Gaurkotasun EAThink

EAThink argitalpen berria! Ikas-Unitateak II

18 Urt 2019

Liburuxka berri bat plazaratu dugu unitate didaktiko berriekin. Nola eskuratu ahal duzun jakin nahi?

Euskal eta europar irakasleek 2015-2018 bitartean EAThink proiektuaren baitan sortutako unitate didaktiko berrien aukeraketa bat argitalpen berri batean plazaratu dugu eta eskuragarri dago dagoeneko nahi duen ororentzat.

Elikadura burujabetzarekin harremana duten gai ugari ikasgeletan aplikatu ahalko dituzu, hezkuntza curriculumarekin bat eginez: haziak, konposta, elikagaien jatorria, elikagaien dibertsitatea munduan eta historian zehar, elikagaien merkatu globala, erleen garrantzia, ogia, kakaoa edota kola-freskagarriak bezelako produktuen analisia…

Nola eskuratu dezakezu argitalpen berri hau? Ale fisiko bat EAEko Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe guztietako Zuzendaritzetara bidaliko dugu baina elektronikoki deskargatu dezakezu hemen klik eginez: (.pdf | 24.250 Kb)

Share  Partekatu