Gaurkotasun EAThink

Izen-ematea irekita EHU Uda Ikastaroetako EAThink jardunaldian

21 Mai 2018

Izen-ematea irekita ekainaren 25 eta 26an "Elikadura burujabetza hezkuntza formalean lantzeko erremintak" lelopean EAThink proiektuak EHU Uda Ikastaroen barruan antolatu duen jardunaldietan parte hartzeko.

Elikadura burujabetza eta kontsumo arduratsua txikitatik lantzea berebizikoa da, batez ere gazteen artean ohitura kritikoak eta jarrera ekintzaileak bultzatzerako orduan. EHU Uda Ikastaro honek ikastetxeetan elikadura burujabetza jorratzeko erremintak euskal irakasleentzat eskuragarri ipintzea du helburu.

EAThink proiektuak orain arte euskal irakasleekin elkarlanean sortutako material didaktikoa plazaratuko du eta horiek Hezkuntza Curriculumean nola bat egiten duten erakutsi. Ikastetxe ezberdinetan gaiaren inguruan egin diren esperientziak eta bestelako elkarte eta erakundeek hezkuntzan egiten duten lana ikusteko aukera izango da. Jakoba Errekondo, Mirene Begiristain eta Kutxa Ekogunea bezalako adituak ere izango dira jardunaldietan.

NORI ZUZENDUA: Irakasle ez unibertsitarioak eta hezkuntza munduko profesionalak orokorrean. Hezkuntza arloko gradu eta graduondoko ikasleei ere zuzendua dago.

NOIZ: 2018ko ekainaren 25-26 bitartean.

NON: Donostiako Miramar Jauregian.

IZEN-EMATEA ETA INFO+: https://www.uik.eus/eu/elikadura-burujabetza-hezkuntza-formalean-lantzeko-erremintak

EUSKADI IRRATIKO LANDABERRI SAIOAN EGINIKO ELKARRIZKETA (6.minututik aurrera): http://euskalpmdeus-vh.akamaihd.net/multimedia/audios/2018/05/26/2292497/20180526_10474719_0011250612_002_001_LANDABERRI__.mp3

Animatu eta etorri zure esperientzia elkarbanatzera!

Share  Partekatu