Gaurkotasun Euskal fondoa

Arabak Garapen Jasangarrirako 2030 Agendarekiko konpromisoa adierazi du

28 Ira 2017

Irailaren 25etik urriaren 7ra bitartean informazio erakusketa bat egongo da Andra Maria Zuriaren plazan eta Probintzia plazan, 2030 Agendari eta garapen jasangarrirako helburuei (GJH) buruz.

Nazio Batuen Erakundeak (NBE)Garapen Jasangarrirako 2030 Agenda adostu zuen 2015ean. Mundu mailako akordio bat da, aurrekaririk gabekoa, eta bertan finkatu dira Garapen Jasangarrirako 17 Helburuak (GJH). Helburuok nazioarteko komunitatearen ibilbide orri partekatua definitzen dute, garapen jasangarriaren hiru alderdiak (ekonomia, gizartea eta ingurumena) uztartuko dituen bide berri bati ekiteko.

 

Akordio hori pertsonen, planetaren, oparotasunaren, bakearen eta aliantzen aldeko ekintza plan bat da. Errealitate bihur dadin, denek bete behar dute beren egitekoa: gobernuek, sektore pribatuak, gizarteak eta zu bezalako pertsonek.

 

Nazio Batuen Agenda 2030 onartu izanaren bigarren urteurrena dela eta, Arabako diputatu nagusi Ramiro Gonzálezek, eta Gasteizko alkate Gorka Urtaranek harekin duten konpromisoa eta atxikimendua aurkeztu zuten joan den irailaren 25ean Andra Mari Zuriaren plazan; baita, Lurralde Historikoan Agenda 2030 ezartzeko Arabako Forua Aldundiak UNESCO EtxearekiN elkarlanean prestatu duten plana ere.

Share  Partekatu