Gaurkotasun Euskal fondoa

Bilboko Udalak eta Euskal Fondoak 2019ra arte berritu dute euren arteko lankidetza hitzarmena

20 Aza 2017

Hitzarmen horren bidez, 2017an zazpi proiektu finantzatuko dituzte erakunde biek, 173.000 euroko kostuarekin, Saharako Errepublika Arabiar Demokratikoan, Nikaraguan eta Guatemalan, baita EHUren laguntza-programa bat ere, Garapenerako Lankidetzako karrera amaierako praktikak eta proiektuak egiteko

Bilboko Udalak eta Euskal Fondoa Elkarteak 2019ra arte berritu dute euren arteko lankidetza- hitzarmena garapenerako lankidetzarako proiektuak elkarrekin gauzatzeko. Hitzarmena sinatu dute, batetik, Udaleko Berdintasun, Lankidetza, Bizikidetza eta Jaietako Saileko zinegotzi Itziar Urtasunek eta, bestetik, Euskal Fondoa Elkarteko presidente Maite Etxebarriak.

2019aren amaiera arte indarrean egongo den hitzarmen horren bidez, 2017an zazpi proiektu finantzatuko dituzte erakunde biek, 173.000 euroko kostuarekin, Saharako Errepublika Arabiar Demokratikoan, Nikaraguan eta Guatemalan, baita EHUren laguntza-programa bat ere, Garapenerako Lankidetzako karrera amaierako praktikak eta proiektuak egiteko. Hauek dira proiektuak:

  • Saharar errefuxiatuen kanpamentuetan garraio-azpiegiturei laguntzea – Tifaritiko gasolina-zerbitzugunea handitzea eta Gazuaniko tailerraren zuzkidura. Saharako Errepublika Arabiar Demokratikoa (10.000 euro).
  • Melchoritako komunitatea edateko urez hornitzeko sistemaren 2. fasea. San Carlos - Nikaragua (28.000 euro).
  • Edateko urez hornitzeko sistema handitzea. La Cañada eta San Luis Tonitzul. Raxruha – Guatemala (30.000 euro).
  • San Agustín herrixkako edateko uraren sistema hobetzea. II. fasea. Chahal-Guatemala (30.000 euro).
  • 2. fasea, Nikaragua - Tipitapako Roberto Vargas eta Noel Morales auzoetako drainatzea eraikitzea (50.000).
  • Udal-kudeaketan emakumeen eta gizonen arteko berdintasun-perspektiba lagunduko duten prozesu estrategikoak ezartzea. 4. fasea. Alta Verapaz – Guatemala (20.000 euro).
  • Garapenerako lankidetzaren arloan praktikak eta karrera-amaierako proiektuak egiteko EHUren laguntza-programa (5.000 euro).

Bilboko Udala Euskal Fondoa elkarteko zuzendaritza-batzordeko kidea da 1997tik aurrera, eta hortaz, Elkartearen gobernu-organoetan eta elkartearen barruko deliberazioetan modu aktiboan parte hartzen du.

Share  Partekatu