Gaurkotasun Euskal fondoa

Costa Ricako eta El Salvadorren arteko esperientziak trukatzeko tailerra, El Salvadorren edateko uraren eta saneamenduaren azpisektorea eta landa-eremuko sistemen arreta-eredua indartzeko

04 Urr 2018

Irailaren 25ean eta 26an burutu zen San Salvadorren

Ekitaldian, Costa Ricako Akueduktuetako eta Estolderietako Institutuko (AyA) ofizialek,  eta herrialde horretako ur-sistema komunitarioetako eta  Zerbitzu Publikoen Araubide Agintaritzako (ARESEP) arduradunek parte hartu zuten. El Salvadorretik, Akueduktuetako eta Estolderietako Administrazioa Nazionaleko (ANDA) teknikariak eta zuzendariak bertaratu ziren; baita erakunde bereko Landa-Sistemen Kudeaketako eta Gobernuko Foru Plangintzarako Idazkaritza Teknikoko (SETEPLAN) ofizialak ere. Halaber, El Salvadorreko Uraren Foroko eta Landa Batzordeetako ordezkariek ere parte hartu zuten.

Lehenengo egunean, ia 40 gizon-emakumeek ANDAk nazio mailan administratzen ez dituen sistemen egoera finantzario, sozial, antolatu eta juridikoari buruzko informazioa jaso zuten; aldi berean, landa eremuetan komunitate-sistemak indartzeko ANDA burutzen ari den lanaren alderdi garrantzitsuenak aztertu zituzten; Edateko uraren eta Saneamenduaren Plan Nazionalean (PLANAPS) azpiatalaren antolamendurako jasota dauden etorkizuneko planak eta aurreikuspenak aurkeztu ziren.

AYAk Costa Rican egiten duen lana, bere esparru juridikoa eta sistema komunitarioak babesteko dituzten lan  estrategiak ezagutzeko aukera izan zuten; enpresa bezala dituzten erronkez eta batzorde komunitarioen jasangarritasun prozesuak sendotuko dituzten estrategiak garatzeko beharraz jabetu ahal izan ziren.

Uraren Foroko ordezkariek uraren inguruko legeriari buruzko ikuspegia partekatu zuten (gaur egun Kongresuan aztertzen ari dira) eta komunitateko sistemen iraunkortasunaren kudeaketarako ereduari buruz duten ikuspegia azaldu zuten.

Bigarren egunean, SETEPLANeko ordezkariek El Salvadorreko Ura eta Saneamenduko Plan Nazionalak (PLANAPS) proposatutako mekanismoetako baten atal modura jasotako Edateko Ura eta Saneamendurako (CONAPS) Kontseilu Nazionalaren eraketa prozesua aurkeztu zuten.

Azkenik, ARESEP-ko ordezkariak Costa Ricako Akueduktu eta Eremu Komunitarioen Administrazio Auzitegien (ASADAS) arautzeari buruz xehetasunak eskaini zituen; AyAren zein ASADAS hauek irizpide teknikoen arabera uraren tasa nola zehazten dutenaren berri ere eman; horrela, sistema mota (ponpaketa, grabitatearen bidezkoa edo mistoa), biztanleriaren baldintza ekonomikoak, erabiltzaile kopurua, ... etab. Hartzen dira kontutan; tasa mikro neurketaren araberako blokeetan finkatzen da eta, hala, komunitate bakoitzak aplikazio tarte jakin baten barne hobekien datorkion proposamen ekonomikoa aukeratu dezake. ARESEPk behin betikoz aplikatutako tasa kontrolatzen du eta, salbuespen batzuekin, ez du aldaketarik onartzen.

Jarduera Euskadiren eta Erdialdeko Amerikaren arteko Uraren eta saneamenduaren arloko erakunde-arteko programaren baitan burutu da; aipatutako erakunde amerikarren eta Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren (URA), Lankidetzarako Tokiko Erakundeen Elkartearen (EUSKAL FONDOA), Gasteizko Udalaren, Bilboko Udalaren, Arabako Foru Aldundiaren, Gipuzkoako Aldundiaren, Uraren Euskal Agentziaren (URA) eta  Gasteizko Urak S.A.ren (AMVISA) artean sustatutako ekimen bat da.

Share  Partekatu