Gaurkotasun Euskal fondoa

Desgaitasuna duten pertsonen eskubideen babeserako eta sustapenerako laguntza

18 Ira 2018

Europako Batzordeak, Demokraziarako eta Giza Eskubideetarako Europako Tresnaren (EIDHR) bidez, ia 750 mila euroko diru-laguntza eman du desgaitasuna duten pertsonen giza eskubideen eta funtsezko askatasunen babesa eta sustapena laguntzeko; eta horrela, Hondurasen eta Nikaraguan Ezgaitasunaren Giza Eskubideen gaineko Nazioarteko Konbentzioaren aplikazio eraginkorra handitzea

Desgaitasuna duten Pertsonen Nikaraguako Elkarteen Federazioa (FECONORI) eta Honduraseko Desgaitasuna duten Pertsonen Erakundeen Federazio Nazionala (FENOPDIH) dira programa gauzatuko dutenak, Bluefields Indian & Caribbean University (BICU) unibertsitatearekin, Alemaniako Arbeiter-Samariter-Bund (ASB) erakundearekin eta Euskal Fondoarekin elkarlanean.

Egitasmoa osoaren %86a suposatzen duen Europako diru-laguntzari esker hainbat jarduera gauzatu ahal izango dira datozen bi urteotan:

  • desgaitasuna duten pertsonen eskubideen eta Konbentzioaren gaineko ezaguera eta informazioa sortzea.
  • giza eskubideen erakundeen, desgaitasunari lotutako erakundeen eta instituzio publikoen ahalmenak areagotzea.
  • desgaitasuna duten pertsonen erakundeen eta giza eskubideen erakundeen arteko aliantzak ezartzea.
  • desgaitasuna duten pertsonen giza eskubideak jendartean oro har ikusgai bihurtzea.

Euskal Fondoaren ekarpena ahalmen-indartzera zuzendutako trukearen eta laguntza teknikoaren alorrean zentratuko da. Ekintza-lerro nagusietako bat desgaitasuna duten pertsonen enplegagarritasunaren inguruan definitzen da, enplegurako eskubide honen defentsa eta sustapena xede duten modeloetako aurkezpenaren bidez. Desgaitasuna duten pertsonak ahalduntzea da helburua, baina baita talde honen enplegagarritasuna hobetzeko aukeren gainean gobernuak eta enpresak kontzientziatzea ere.

Trukeak Erdialdeko Amerikariko federazioen eta GUREAK taldearen artean burutuko dira; azken hau,  merkatu lehiakorretan zerbitzu integrala eskaintzen duen euskal enpresa-talde bat da, Europa mailan erreferentzia desgaitasunaren alorrean garapen pertsonalerako eta profesionalerako berrikuntza eredu bezala.

Paraleloan, FECONORIk eta Somotoko udal-teknikariek, hiriguneetan irisgarritasuna lantzeko modelo pilotu bat ezartzeko, sistematizatzeko eta hedatzeko hiri-irisgarritasun plan bat garatuko dute;  Nikaraguan (federazioaren, Nikaraguako Udal-Sustapenerako Institutuaren - INIFOM eta Nikaraguako Udal Elkartearen – AMUNIC bidez) zein Erdialdeko Amerikako beste herrialdeetan erreplika izan dezakeen eredu bat hain zuzen.

Somoto Madril departamenduko hiriburua da, Hondurasekin muga duena; 40 mila biztanle inguru ditu gutxi gorabehera eta hiru azken hamarkadetan lankidetza- eta elkartasun-harreman estua Euskal Herriko udalekin.

Share  Partekatu