Gaurkotasun Euskal fondoa

EDLS- European Days of Local Solidarity ekimenaren III edizioa

29 Urr 2018

Azaroaren 8an, tokiko agintariek genero berdintasunaren eta sexu dibertsitatearen aldeko politika publikoak sendotzeko lanean duten eginkizunari buruzko jardunaldi bat antolatu dute Euskal Fondoak eta Getxoko Udalak

EDLS-European Days of Local Solidarity izeneko ekimena PLATFORMAk sustatzen du Europar Batzordearen laguntzaz. PLATFORMA Europako hiri eta erregioen sarea da, hezkuntza globalean eta nazioarteko lankidetzan aktiboki parte hartzen duten hiri eta erregioen sarea, alegia. 

 

EDLS eskualde eta nazio mailako jardueren kanpaina da, modu autonomoan antolatutako jarduerak izaten dira eta lankidetza deszentralizatuak agenda globalean zeresan handia izan behar duela uste dute, herritarrak informatu eta hitzeman beharra baitago, tokiko erronkak eta helburu globalak lotzeko.

 

Horretarako, toki agintarien eta herritarren aldetik Garapen Iraunkorraren aldeko 2030 Agendaren kontzientzia hartzea bultzatzeko asmoa dago. Agenda hori Nazio Batuen Biltzar Nagusiak ezarri zuen 2015eko irailean eta asmoa da agenda osatzen duten garapen iraunkorreko 17 helburuak (GIH) eta 169 jomugak lortzearekin zerikusia duten ekimenei bultzada ematea.

 

2018ko hirugarren edizio honetan, Euskal Fondoak, PLATFORMAk eta Getxoko Udalak jardunaldi hau antolatu dute Euskal Herrian 5. GIHa zabaldu eta bultzatu nahian (generoen arteko berdintasuna lortzea eta emakumezko eta neska guztiak ahalduntzea), betiere giza eskubideak bereziki nabarmenduz.

 

Bota begirada bat egitarauari eta parte hartu ezazu!

Share  Partekatu