Gaurkotasun Euskal fondoa

Euskal Herriko ordezkaritza V Saneamenduari buruzko LATINOSAN konferentzian

03 Api 2019

"Guztientzako saneamendua: arrakalak murrizten" leloarekin, 31 herrialdetako 1400 ordezkari baino gehiago bildu dira Costa Ricako San Jose hiriburuan apirilaren 1tik 3ra ospatzen den LATINOSAN konferentziaren V edizioan.

Horien artean, El Salvadorreko ANDA - Administración Nacional de Acueductos y Alcantarillados eta Costa Ricako AYA - Instituto Costarricense de Acueductos y Alcantarillados erakundeekin batera garatzen ari garan Uraren eta Saneamenduaren arloko erakundeen arteko Euskadi - Erdialdeko Amerika programaren ordezkaritza bat.

Euskal Fondoako, Gasteizko Urak S.A. – AMVISAko, Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoko eta Uraren Euskal Agentzia – URAko ordezkari banak osatzen dute taldea; baita, programaren koordinazio lanetan diharduen El Salvadorreko SABES GKEren ordezkariek.

Konferentzian zehar:

·         Oscar Izquierdok (AyA) Euskadi-Erdialdeko Amerika erakunde arteko Programa aurkeztu zuen.

·         Cesar Samperio (AMVISA) “Eskariaren Kudeaketarako” Gasteizko hiriak duen ereduari buruz jardun zen.

·         Alberto Matellan (BBUP) Garapen Iraunkorra eta Uraren Kudeaketaren gainean aritu zen.

·         Josu Pereak (URA) Euskal Herriko Ura Plangintzan zentratu zuen bere hitzaldia.

 

Uraren eta Saneamenduaren arloko erakundeen arteko Euskadi - Erdialdeko Amerika programa 2018ko ekainean jarri zen martxan eta El Salvadorreko eta Costa Ricako ur-agintari nazionalen kudeaketa tekniko, operatibo, administratibo eta finantzariorako gaitasunak indartzea eta garatzea du xede.

Share  Partekatu