Gaurkotasun Euskal fondoa

Gasteizek Euskal Fondoarekiko konpromisoa berretsi du, bost lankidetza-programaren bidez

15 Mai 2018

Udalak bost proiektu eta programa lagunduko ditu 2018an

Gasteizko Udalaren Komunikazio Zerbitzuaren prensa oharra 

Hirian bidezko merkataritza sustatzeko bigarren plan operatiboa ere onetsi du Udalak

Tokiko Gobernu Batzarrak Euskal Fondoa-euskal toki-entitate kooperatzaileen elkartearekiko konpromisoa berritu du, aurtengo lankidetza-programa onetsiz, zeinak 189.000 euroko zuzkidura baitu.  Udalak bost proiektu eta programa lagunduko ditu 2018an, aurtengo programa operatiboan jasoak. Hauek dira zehazki: urarekin lotutako erakunde arteko programa bat Erdialdeko Amerikan; edateko ura sartzea El Salvadorreko udalerri batean; Habanako erdigune historikoan gizarte arretarako programaren 3. fasea;  EHUko Garapenean Laguntzeko Graduaren praktika eta amaierako lanen “GaztEnpatia” programa, eta “EAThink: bertokoa jan, mundua buruan” proiektua.

Bestetik, Udalak hirian bidezko merkataritza sustatzeko bigarren plan operatiboa  (2018) onetsi du, Udalaren eta zenbait GGKEren —Setem Hego Haizea, Medicus Mundi Araba eta Euskal Elizbarruetietako Misioak (Bide Bidean)— arteko lankidetza hitzarmenaren baitan; Udalak 32.000 euro jarriko ditu.

Hain zuzen ere, maiatzaren 12an egingo da Gasteizen Bidezko Merkataritzaren Eguna. Alkateak jardueretan parte hartzera animatu ditu herritarrak; Medicus Mundi Araba, Bide Bidean, SETEM Hego Haizea, Manos Unidas eta Serso San Viator GKEek zein  SalburuKoLore elkarteak antolatu dituzte.

Udal lankidetza berreraikitzea

Udalak garapenerako lankidetzaren alorrean garatzen dituen planen barruko ekintzak dira, Gasteiz beti nabarmendu baita hiri solidario eta konprometitua izateagatik. Nolanahi ere, agintaldi honetan lankidetza berreraikitzeko beharra izan dugu, 2015ean ia aurrekonturik gabe geratu baitzen, hasitako proiektu batzuk amaitu ezinik. Agintaldi honetan, ordea, Garapenerako Lankidetzaren Gida-plana onetsi dugu, aurrekontu konpromisoa barne hartzen duena”, ekarri du gogora Gorka Urtaran alkateak.  2016 eta 2017an benetan inbertitukoa eta 2018an onetsitakoa batuta, orotara 7.313.000 euro bideratu dira  garapenerako lankidetzara, bi arlo ezberdinetan: beste herrialde

Share  Partekatu