Gaurkotasun Euskal fondoa

Habana Hiriko Historialariaren Bulegoko espezialista batzuk truke teknikoko misio bat burutu dute

10 Mai 2017

Apirilaren 24a eta 27a bitartean, EUSKAL FONDOArekin Habanako hirigune historikoan adinekoei eta behar bereziko kolektiboei zuzendutako arreta sozialeko programa indartzeko eta dibertsifikatzeko mantentzen duten kolaborazio harremanen baitan, lan egitarau bat burutu da.

GUREAK Taldearekin elkarlanean diseinatu da egitaraua, eta ezgaitasunaren bat duten pertsonak lan munduan txertatzeko orientazioaren, trebakuntzaren eta egokitzapenaren eremuko ezaguerak eta esperientzi trukeak izan dira bere ardatzak.Trebakuntzarako eta trukerako jardunaldiak taldeak kudeatzen dituen zerbitzu- jarduera desberdinetara eginiko bisitekin (jangela zentrala, garbitegia, adinekoen egoitzen garbiketa lanak...etab.) osatu dira.

Biran zehar, garatu dira Donostiako Udalbatzako eta Gipuzkoako Foru Aldundiko ordezkariekin bilera instituzionalak egin dira; nazioarteko lankidetzako programa hau laguntzen jarraitzeko duten konpromisoa berretsi dute.

Share  Partekatu