Gaurkotasun Euskal fondoa

Hezkuntza formalean elikadura subiranotasuna lantzeko erremintak

14 Eka 2017

Euskal Fondoak kudeatutako EAThink proiektuak UEU-Udako Euskal Unibertsitatearekin elkarlanean “Hezkuntza formalean elikadura subiranotasuna lantzeko erremintak” dohaineko jardunaldia antolatu du Uztailaren 10ean, Eibarren.

Elikadura burujabetza eta kontsumo arduratsua txikitatik lantzea berebizikoa da, bereziki gazteen artean ohitura kritikoak eta jarrera ekintzaileak bultzatzerako orduan. Bide horretan, EAThink proiektuak ikastetxean, gaur egungo elikadura ereduaren interdependentzia globalak eta elikadura eredu jasangarriak lantzea du helburu, batez ere metodologia parte-hartzaileak eta arazoen ebazpenean oinarritutako estrategiak erabiliz.

 

Proiektu honen baitan, azken bi urteetan, irakasle eta adituekin elkarlanean material didaktiko anitz landu izan da, bai Euskal Herrian eta baita proiektua garatu den Europako beste 12 herrialdetan ere. Orain, proiektuaren hirugarren urtea amaitzear denean, tarte honetan landutakoa Lehen eta Bigarren Hezkuntzako irakasleekin partekatu nahi da, eta euskal irakasleek haien ikastetxeetan elikadura burujabetza jorratzeko erremintak eskuragarri ipini.

 

Jardunaldian zehar gaia jorratu duten bi ikastetxeen esperientziak ezagutuko dira, eta bi tailer praktiko garatuko dira Bizi Baratzea proiektua eta Kutxa Ekogunearen eskutik.

 

Jardunaldiaren informazio guztia hemen: JARDUNALDIAREN INFORMAZIOA.

Dagoeneko irekita dago izena emateko epea. IZEN EMATEA.  

EAThink proiektuaren informazio gehiago: http://eathink2015.org/es/

Share  Partekatu