Gaurkotasun Euskal fondoa

Kulturarteko II. Gaztenpatia topaketa

29 Aza 2017

Gaztenpatia Euskal Fondoak, Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateak (UPV/EHU) eta IKAIKA Media komunikazio taldeak sortu zuten, unibertsitateko ikasleek Euskal Fondoak El Salvadorren, Nikaraguan eta Guatemalan dituen erakunde eta elkarte bazkideek lantzen dituzten proiektuetan egin ditzaten praktikak, curriculumekoak nahiz curriculumaz kanpokoak, eta gradu amaierako lanak. Ikaika Media komunikazio taldeak ere parte hartzen du

‚ÄčIkus BIDEOA

Gaztenpatiak arreta berezia jartzen die gazteriarekin eta komunikazioarekin lotutako elementuei. 2016/2017 ikasturtean II. edizioa jarri du martxan, eta Kazetaritzako, Ikus-entzunezko Komunikazioko, Soziologiako, Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietako, Arkitekturako, Psikologiako, Gizarte Langintzako, Antropologiako, Giza Nutrizio eta Dietetikako eta Ingeniaritzako ikasleek Erdialdeko Amerikako hiru herrialde horietako batean egin dituzte praktikak edo gradu amaierako lanak (GRAL).

2017ko azaroaren 27tik abenduaren 1era, askotariko truke, prestakuntza eta eztabaida jarduerak burutzen ari dira Gaztenpatia programan esku hartzen duten Erdialdeko Amerikako erakunde eta elkarteen eta UPV/EHUko unibertsitate komunitatearen artean. UPV/EHUk eta Euskal Fondoak antolatu dituzte jarduera guztiak, Arabako Foru Aldundiak koordinatuta eta diruz lagunduta.

Topaketan, Programan parte hartzen duten Erdialdeko Amerikako erakunde eta elkarteen 2 ordezkari dira:

  • Carlos Córdova, Chahaleko udal alkatea, (Alta Verapaz, Guatemala).
  • Inocenta Macz, INCIDE fundazioaren eta Gaztenpatia programaren koordinatzailea Alta Verapazen (Guatemala).

 

Topaketaren helburuak

  • Programaren berri ematea UPV/EHUko unibertsitate komunitateari.
  • 2016/17an Gaztenpatian parte hartu duten ikasleen esperientziak ezagutaraztea.
  • Erdialdeko Amerikan diren erakunde eta elkarteek lantzen dituzten proiektuei buruzko informazio gehiago ematea.
  • 2017/18ko Gaztenpatia proiektuen helburuak eta ezaugarriak definitzea.
Share  Partekatu