Gaurkotasun Euskal fondoa

Latinoamerikako ordezkarien bisita Gaztenpatia programaren baitan

11 Eka 2019

2019ko maiatzaren 29a eta 31a bitartean, , hainbat jarduera garatu dira Bizkaiko campusean eta Gipuzkoako campusean (EHU-UPV), Gaztenpatia proiektuaren III. Edizioaren programazio jardueren barruan

Gaztenpatia Euskal Fondoaren eta Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatearen (UPV/EHU) ekimen bat da; horren bidez, unibertsitateko ikasleek aukera dute curriculumeko praktikak edo borondatezko praktikak, baita Gradu Amaierako Lanak (GRAL) ere, garapenerako nazioarteko proiektuetan egiteko.

Alta Verapazen (Guatemala), Morazanen (El Salvador) eta Colectiva Feminista para el Desarrollo Local de El Salvador erakundeak jarduerak burutzen dituen udalerriak bere horretan mantentzen dira proposamenen lan-esparru bezala.

Berritasun bezala, hirugarren edizio honetan eskaintza akademikoa handitu da Kolonbiako Ibaguéko udalerria (Tolima Departamendua) esku-hartzerako agertoki bezala erantsiz,eta  Kolonbiako Bakearen eraikuntza lan ardatz bezala hartuta; eraldaketa sozialak sortarazten dituzten eta  gizatalde kalteberako bizitza baldintzen hobekuntza xede duten proiektuen bidez; bereziki nekazariak, indigenak, emakumeak,haurrak,  nerabeak eta gazteak lehenetsiz.

Topaketara gonbidatutako erakunde latinoamerikarrek nor bere testuinguru politikoa, soziala, kulturala ....etab. aurkeztu zuten  unibertsitateko komunitatearen aurrean; aldi berean, aurreko edizioko ebaluazioa egin eta egungo edizioaren antolaketan aurreratu ahal izan da.

Horrela,  Colectiva Feminista para el Desarrollo Local erakundeko programaren koordinatzaile Irma Limak (El Salvador), Ibaguéko Yapawayrako koordinatzaile Rodrigo Valerok (Kolonbia), Jocoaitiqueko Udaleko proiektu arduarduna Walter Clarosek (El Salvador) eta Suchitotoko alkate) Pedrina Riverak (El Salvador), EHUko ikasleekin eta irakasleekin partekatu dute heziketa, komunikazioa eta gazteen arteko enpatia uztartzen dituen elkarlanerako esperientzia hau.

Irudiak ikusteko sakatu HEMEN

Share  Partekatu