Gaurkotasun Euskal fondoa

Sarajevo, gerra eta bakea

06 Api 2017

Bosniako gerra hasi zela 25. urteurrena betetzen dela oroitzeko, egilea berak, Gervasio Sanchez foto-kazetariak, argazki bilduma hau aurkeztu zuen Gipuzkoako Argazkilari Elkartean.

Bosnia-Herzegovinako gerra nire lanaren eta bizitza pertsonalaren zati ukaezina da. Gerra kontatzea ezinezko dela ikasi nuen han. Boligrafoa guztiz agortuta, adimena zeharo zorroztuta edo errealitatea ezin hobe zehaztuta ere, ezin daiteke lortu irakurleak gatazka armatu baten egia zein den ulertzea Halakorik bizi ez duenarentzat pentsaezina da eragindako izua (Gervasio Sánchez).

Erakusketak Sarajevoko setioaren gerra garaiko zuri-beltzezko argazkiak erakusten ditu, batetik, eta ingurune berak, hamabost urte geroago, bake garaian nola dauden (koloretan), bestetik.

Erakusketa Gipuzkoako Argazkilari Elkartearen egoitzan (San Juan 27, behea, Donostia) izango da maiatzaren 17a arte eta bi urtez egongo da erakunde bazkideen eskura.

Share  Partekatu