Gaurkotasun sahara

Abian da MALAIT kanpaina

08 Eka 2017

Gdeim Izik epaiketaren bostgarren saioaren hasierarekin bat eginez, Rasd TV, saharar telebistak MALAIT (kokoteraino nago!) kanpaina abian jarri du. Sare sozialen bidez zabaltzen ari den bideo honetan Mendebaldeko Saharan Marokok sistematikoki giza eskubideak urratzen dituela salatzen da.

Bideoa martxa onean zabaltzen ari da eta milaka ikusle izan ditu jada, orokorrean Mendebaldeko Saharari buruzko berririk jasotzen ez duen jendeari iritsiz.

Saharar telebista publikoak, Ikaika Mediaren eta Euskal Fondoaren laguntzarekin ekoiztua.

Bideoa ikusteko sakatu HEMEN

Share  Partekatu