Gaurkotasun sahara

Oporrak Bakean: Ongi-etorri festa 2017

29 Eka 2017

Gure artean ditugu jada saharar enbaxadore txikiak! Oiartzundik ongi etorri bero eta goxo bat eskaini nahi diegu Euskadira etorri diren haur guztiei, baita beren etxeko ateak irekitzen dizkieten familia eta aterpetxeetako bolondres guztiei ere, eta honetarako zuen denon laguntza behar dugu!

Festa iada antolatuta dugu, baina garrantzitsuena falta zaigu, ZUEK BERTARATZEA!

Uste dugu inoiz baino indar gehiago eman behar diogula festa honi, geroz eta familia gutxiago baitaude programan parte hartzeko prest. Festa hau oso garrantzitsua izan daiteke saharar auzia, eta Oporrak Bakean programa zehazki, komunkabideetara plazaratzeko.

Oiartzundik elkarte guztion esfortzua eskatzen dugu, ea Oiartzungo plaza betetzea lortzen dugun!!

Beherago doakizue jaiaren egitaraua. Edozein zalantza, kontsulta, edota izena emateko deitu 605713692 telefonora edo idatzi sahara_oiartzun@hotmail.com helbide elektronikora.

Bertan elkar ikusiko dugulakoan!!

Eskerrik asko!! Shukran!!

 

ONGI ETORRI FESTA 2017 

Eguna: 2017/07/16 (IGANDEA)

Tokia: Oiartzun (Don Eztebe plaza) 

EGITARAUA

11:00 TXUPINAZOA

12:00 AKTO POLITIKOA

         - Oiartzungo udala

         - Fronte Polisarioko ordezkaritza

         - Oporrak Bakean ordezkaritza

         - Otsailak 27 Koordinadora 

13:00 TIOTIRON DANTZA TALDEA

14:00 BAZKARIA (Haurrak 5€, Helduak 10€)

16:30 TROTAMUNDOS ANTZERKIA

18:00 KONTZERTU SAHARARRA

19:30 AGURRA HASSANA AALIAREN ESKUTIK ETA SUZIRIA 

Egunean zehar dauden ekintzak:

         - Puzgarriak

         - Jolasak

         - Makillajea

         - Henna

         - EL WATAN postua

         - Haima

         - Zozketa

Iturria: Oiartzungo El Watan elkartea 

Share  Partekatu