Aholkularitza teknikoa
Toki deialdirako oinarriak
Euskal Herriko udalek eta Estatu osokoek, elkarlanerako proiektuak kofinantzatzeko deialdiak egiten lagundu dute batez ere.
Dudarik gabe, deialdi horiei esker elkarlanerako proiektu askori lagundu zaie, eta zentzu horretan, elkarte onuradunentzat oso emaitza onak lortu dituzte. Deialdi horiei esker, GKEak sortzea edo sendotzea ere lortu da, eta horrek, hasteko, Hegoaldearekiko dugun elkartasuna hazi egin dela adierazten digu.
Hala ere, deialdien azterketa kritikoa egin behar dugu, eta urteetan zehar lortu dugun esperientziaren arabera, zera esan dezakegu:
- Deialdirako sisteman, askotan, bertako erakundeek ez dute partehartze nabariegia izaten (proiektuak finantza-tzera mugatzen dira); partehartze eskas hori, ez du beti GKEen bertako taldeen parte hartzeak orekatzen.
- Deialdien ondorioz, udalen elkarlana gehiegi banatzen eta zatikatzen da.
- Araudi desberdinak dituzten deialdiak egiterakoan (askotan koherentziarik gabeko alderdiak dituztenak) GKEek egin beharreko proiektuen kudeaketa korapilatsuagoa bihurtu da.
Laburbilduz, Deialdiak elkarlan deszentralizaturako langai egokia izateko, zenbait zuzenketa egin behar da.
GKEek ere aurkeztu izan dituzte, batzuetan, zenbait gomendio eta eskari (Intermón, GGKEen Estatuko Koordinatzailea...) deialdiak hobetzera zuzenduak, bereziki proiektuen kudeaketa alderdia hobetzera zuzenduak. Elkarlan Deszentralizaturako Estatuko Lehenengo Jardunaldiak, GKEen Estatuko Koordinadorak eta Elkarlan eta Elkartasunerako Fondoen Konfederazioak (Getafe, 1996ko ekainaren 8a) elkarrekin antolatu zutena, GGKEen artean, Fondoen artean eta Bertako Erakundeen artean trukaketa emankorra egotea onartzen zuen.
Honako proposamen hau, Euskal Fondoa/Elkarlanerako Euskal Herriko Bertako Entitateen Elkarteak udalei egiten diona, GGKEekin hasitako gogoeten barruan sartuko da, eta bereziki Euskadiko koordinadorarekin hasitakoetan.
Helburua ez da udal guztientzako deialdi eredu bakar bat egitea, zeren eta hori, bertako autonomiaren aurka joango litzateke, baita herriak elkarlanarekin duen identifikazioaren aurka ere. Eskema aldetik homogeneizaturik dauden deialdiak aurkeztu nahi dira, eta irizpideak, eta batez ere langaiak eta formatoak (eskariak egiteko, proiektuak aurkezteko, jarraikuntzarako) argi azaltzen dituztenak.
Proposamenaren barruan sartuko ditugu:
- Gomendio orokorrak
- Deialdirako oinarrien eskema
- Proiektuen aurkezpenerako formularioa