Gaurkotasun Euskal fondoa
Elkartasun eta Lankidetzarako Funtsen Konfederazioak Valentzian bere jarduera plana onartu du
9 fondo kideek mila bat administrazio publiko ordezkatzen dute eta hogeita hamar herrialde baino gehiagotan dituzte egitasmoak
Estatu mailako 9 Fondo edo Funtsek osatzen duten Lankidetza eta Elkartasun Fondoen Konfederazioak erakundea bultzatzeko jarduera-plan onartu zuen apirilaren 23an Valentzian ospatu zuen batzarrean. Konfederazioko presidenteorde eta lehen aldiz anfitrioi izan den Fons Valenciako presidenteak azpimarratu duenez, "lankidetza eta sentsibilizazioa lurralderatzeko tresna egokia gara". Jarduera-planak, besteak beste, FEMPen edo AECIDen aurrean elkarrizketa bultzatzea, koordinazio bileren egutegi bat, barne-prestakuntza edo jardueren dibulgazioa jasotzen ditu. Konfederazioaren eta Galizako Fondoaren presidente Juan A. Gonzálezek azaldu duenez, onartutako planak "galdutako espazioa balioan jartzea eta berreskuratzea, Fondoen arteko lankidetzatik eta batasunetik, merezi duten presentzia eta ordezkaritzatik abiatuta, Konfederazioaren bidez urrats bat aurrera eman mundua hobetzeko”
Manuel Alcaraz Valentziako Generalitateko Lankidetzarako Kontseilariak, Galiziako, Euskal Herriko, Kataluniako, Pitius Irletako, Valentziako, Andaluziako eta Extremadurako ordezkariak hartu zituen Valentziako Palau de Castellfort jauregian. Alcarazek adierazi duenez, "Fondoen Konfederazioak etorkizuna azpimarratzen du, komunitateen arteko elkarrizketaren eta kanpoko proiekzioa lankidetzaren bidez". Batzar Nagusiari amaiera Federico Buyolo Valentziako Generalitateko Lankidetza zuzendari orokorrak eman zion; mundu honetan konektatuta egon beharra aldarrikatu zuen, izan ere badira "soluzio globalak behar dituzten tokiko arazoak eta tokiko irtenbideak eskatzen dituzten arazo globalak". Zentzu honetan, udalek, herritarrekiko hurbileko administrazio gisa, Fondoen bidez erantzun behar dutela elkar-konektatutako mundu batean; izan ere "garapena iraunkorra delako edo ez da garapena".
Prestakuntza jardunaldia
Batzarra ospatu aurretik, Konfederazioa osatzen duten Fondoetako hainbat komunikazio teknikariek esperientziak trukatu zituzten Valentziako Peset Errektorearen izena daraman goi-eskolan; Xosé Ramilek "Komunikazioa, pentsamendua eraldatzeko tresna gisa” lelopean tailer bat eskaini zuen; Ana Gancedok “Lankidetza-funtsen ikusgarritasunerako estrategia sortzaileak” lelopean beste bat; Konfederazioaren komunikazio plan baterako oinarriak finkatzeko ere balio izan zuen jardunaldiak.