Gaurkotasun sahara
Mendebaldeko Saharan hobi komun berriak topatu dituzte, Euskal Fondoak lagundutako proiektu baten baitan.
EHUko auzitegi-mediku ikerketa talde batek, Francisko Etxeberriaren gidaritzapean, Meheris zonaldean gauzatu dituzte lurpetik ateratzeko lanak.
Iturria: EHU.eus eta AFAPREDESA
AFAPREDESA, Preso eta Desagerturako Sahararren Senideen Elkarteak gonbidatuta, Euskal Herriko Unibertsitateko auzitegi-mediku ikerketa talde batek Mendebaldeko Saharako Lurralde Liberatutetako Meheris zonaldean hiru hobi komun berri ikertu ditu. Lan hauek Euskal Fondoak eta Hegoa- Garapenerako eta Nazioarterako Ikerketa Institutuak sustatutako proiektu baten baitan kokatzen dira.
Hobietan hiru emakumeen gorpuak topatu dira. Gertakizunak Marokoren inbasioaren lehen hileetan kokatu daitezkeela uzte dute, gorpuen ondoan 68 txanpon topatu direlako, orotara garai hartako 689 pezetako baliodunak. Analisiak EHUan egin izan dira, eta egindako txostenak Auzitegi Nazionalaren 5. Auzitegira bideratu dira, hark gidatzen duen 1976an Marokok Saharar Herriaren kontra gauzatutako giza eskubideen urraketaren ikerketan erabili daitezen.
Hobi komunei buruzko ohar informatiboa: AFAPREDESA.
Irakurri berriak hemen:
UPV/EHU
Naiz.eus
ikusi bideoa hemen: eitb.eus