Gaurkotasun Euskal fondoa

EATHINK2015: Abian da "EUSKAL HERRIA ETA ELIKADURA JASANGARRIA: Jasangarria al da gure elikadura eredua?" argazki lehiaketa

18 Ots 2016

EAThink proiektuak EUSKAL HERRIA ETA ELIKADURA JASANGARRIA: Jasangarria al da gure elikadura eredua?” argazki lehiaketa martxan jarri berri du Euskal Herriko Ikastolen artean. Animatzen al zarete parte hartzera?

Argazki lehiaketa Otsailaren 22tik Maiatzaren 25a bitartean izango da eta bertan Bigarren Hezkuntzako zentru guztiek parte hartu ahal izango dute. Saria Sastarrain Baserri Eskolan bi eguneko egonaldia ikasgela osoarentzat!!!. Horretarako, elikadura burujabetza eta elikagaiak ekoizteko sistema jasangarriak ikasgelan landu beharko dira eta, ostean, ikasitakoa Euskal Herrian dugun elikadura ereduaren inguruan hausnartzeko erabili beharko da, horretarako argazkigintza erreminta bezala erabiliz.

Irabazten duen argazki erreportajea zein erreportaje finalistak Donostiako Kutxa Ekogunean ikusgai egongo den Food Cloud Exhibition erakusketan ikusgai izango dira.

Argazki lehiaketaren inguruan informazio gehiago jakin nahi? Hemen dituzue oinarriak

Share  Partekatu