Gaurkotasun Euskal fondoa

EHU/UPVk eta Euskal Fondoak GAZTeNPATIA egitasmoa jarri dute martxan

25 Ots 2016

GAZTeNPATIA, gazteen artean enpatia eta elkartasuna sustatzen dituen kulturarteko proiektua da. Sormena eta ekintzailetza soziala baliatuz, UPV/EHUko ikasleek hainbat jarduera landuko dituzte Euskal Fondoak diharduen herrialdeetako gazteekin batera: Mendebaldeko Saharakoekin, Guatemalakoekin, El Salvadorkoekin eta Nikaraguakoekin.

Irudiak ikusteko sakatu HEMEN

Jarraiguzu facebook-en eta gure web orrian

Hauxe da proiektuaren helburu nagusia: elkartasuna eta enpatia sustatzea Euskadiko, Nikaraguako, Guatemalako, El Salvadorko eta Mendebaldeko Saharako gazteen artean.

Gure proiektuak

GAZTeNPATIA, Suchitoto. Gaia: El Salvador. Generoa

  • Sexu heziketa eta haurduntza adoleszentearen prebentzioa.
  • Emakumeen kontrako indarkeriaren eta haurren sexu abusuaren prebentzioa.
  • Ura lortzeko giza eskubidea, eskubide hori aitortzeko udal kontsultaren sentsibilizazio esparruan.

GAZTeNPATIA, Morazán (Segundo Montes Unibertsitatea) – El Salvador: Kirola eta Arkitektura

  • Prestakuntza.
  • Adobezko eraikinak lehengoratzea.
  • Eraikuntza komunitario berria.

GAZTeNPATIA, Alta Verapaz: Kirola - Nutrizioa

  • Kirol instalazioen kudeaketa.
  • FTNrako atletismo eta kirol irakasle indigenen prestakuntza.
  • FTNko komunitate indigenetarako nutrizio ikastaroa.

GAZTeNPATIA, Mendebaldeko Sahara: Komunikazioa

  • Mendebaldeko Sahara: jardun ildo bat.
  • Ikus-entzunezkoen ekoizpena indartuk oda, Saharako arazoen gainean dagoen isiltasuna hausteko.

GAZTeNPATIA, Nikaraguako San Carlos: ingeniaritza eta ura

  • Uraren kalitatea laborategian aztertzeko kudeaketa eta prestakuntza.
  • Ingeniaritza hidraulikoa: sareen egitura eta eguneraketa, uren norabidea, presioak, saneamenduak, iragazki biologikoen inguruko ezagutzak.
Share  Partekatu