Gaurkotasun Euskal fondoa
Euskal Fondoak bere gobernu organoak berriztatu ditu
Lankidetzan diharduten Euskal Herriko 112 toki erakunde biltzen dituen Euskal Fondoa Asoziazioaren Batzar Orokorrak bere gobernu organoak berritu zituen 2015ko azaroaren 27an Durangoko Landako Elkartegiaren ekitaldi aretoan.
Udal eta foru gobernuak eratu osteko lehen osoko saio honetan, 2015-2019 aldian Zuzendaritza Batzordean jardungo duten karguak izendatu ziren. Zuzendaritza organoetako ardura nagusiari dagokionez, Maite Etxebarria Abanto-Zierbenako Alkateak Imanol Landa Getxoko Alkatearen txanda hartu du.
Zuzendaritza Batzordeko gainontzeko kideek beste hainbat erakundetako ordezkariak dira, hala nola: Alegiako Udala, Bilboko Udala, Burgeluko Udala, Donostiako Udala, Getxoko Udala, Gueñesko Udala, Oiartzungo Udala, Orexako Udala, Vitoria-Gasteizko Udala, Zizurkilgo Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Arabako Foru Aldundia.