Organigrama
Organigrama - Zuzendaritza Batzordea
Asoziazioaren kudeaketa arrunta Zuzendaritza-Batzordearen esku dago, eta asoziazioa zuzendu eta administratzeko arduraduna da, beti ere Batzarraren norabideen arabera eta honen kontrolpean. Honako kargu hauek osatzen dute: Lehendakariak, Lehendakariordeak, Idazkariak, Diruzainak eta 11 bokalek.
Karguak udal-hauteskundeen ondoren izendatzen dira, Udalen eraketaren hurrengo lau hilabeteko epean, horretarako deitutako Ez-ohiko Batzar Orokorrean.
Zuzendaritza Batzordeak egiteko hauek ditu:
- Estatutuak aplikatu eta interpretatu.
- Ohiko zein Ez-ohiko Batzar Orokorretan hartutako erabakiak betearazi.
- Ekitaldiko txostena egin, eta onetsi nahiz ezetsiak izateko, Batzarrari aurkeztu beharreko iharduketa-ildoak proposatu.
- Kontuak eraman, balantzea formalizatu eta Batzarrean bozketara eramateko aurrekontua burutu.
- Asoziazioaren iharduerarako beharrezkoak diren kontratu, hitzarmen eta bestelako ekintzak egin.
- Lankidetzarako egitasmo eta programa guztietatik, hala dagokionean, Batzar Orokorraren onespena jaso behar dutenak aukeratu eta onartzen direnen jarraipena egin.
- Asoziazioaren izenean, Zuzendaritza-Batzordeak erabakitzen dituen ekintzak burutu.
- Kreditu-erakunde edo Bankuetan, kontu korronteak ireki, mantendu edo itxi.
- Kide berrien sarrera-eskariak aztertu, eta hala badagokio, alta eman (15 a art.).
- Batzar Orokorrari dagozkion premiazko izaeradun gaiak ebatzi, nahiz eta hurrengo Batzar Orokorrean bozketan jarri beharko dituen.