PROIEKTUAK: Guatemala

Artikulazio instituzionala eta sare sozialak, indarkeriarik gabe bizitzeko. I fasea

Alta Verapaz Departamendua 2018-2021

INCIDE Fundazioa / Transversal Norte Mankomunitatea-(a)k burutua

Helburua

Genero-indarkeria murriztea, eta errespetuz eta lankidetzan aritzeko moduak bultzatzea Alta Verapaz departamentuaren iparraldeko zehar-zerrendan dauden udalerrietan

Laburpena

Sexualitate-hezkuntza osoa ematea departamentu-estrategia izatea lortu da, erakundeak sendotzeko eta gazteek indarkeriarik gabe bizi daitezen sustatzeko; sendotu egin da erakundeek indarkeriarik gabeko bizitza sustatzeko duten gaitasuna, bai Emakumearen udal-zuzendaritzetan, bai Departamentu Kontseiluko Emakumearen Batzordean (CODEMUJER), bai INCIDE fundazioan, bai sare-komunitateetan; eta sentikortzeko eta prestakuntza emateko jarduerak egin dira departamentuko lau udalerritan.

Onuradunak

3.315 pertsona (%90 emakumeak eta komunitate-liderrak; %5 irakasleak; 5% tokiko funtzionarioak); zeharka: eskolako adinean (lehen hezkuntzan) dauden 23.800 neskato eta 25.900 mutiko.

Share  Partekatu