Euskal Fondoa > Estatutuak. I atala.

Estatutuak

I. atala. Izena, helburuak, helbidea eta lurralde-eremua.
II. atala. Gobernu eta administrazio organoak.
III. atala. Kideez.
IV. atala. Laguntzaileez.
V. atala. Ondare eta finantzez.
VI. atala. Estatutuen eraldaketaz.
VII. atala. Desegiteaz.
Xedapen iragankorrak.

I. atala. Izena, helburuak, helbidea eta lurralde-eremua

1. art. Euskal Fondoa - Asociación de Entidades Locales Vascas Cooperantes izenez, eta Eusko Jaurlaritzaren otsailaren 12ko 3/1988 Legeak xedatutakoaren arabera, irabazteko asmorik gabeko asoziazioa eratu da. Bertan Tokiko Gorporazioak eta euskal eremuko udal-izaeradun beste hainbat Erakunde bildu dira, honako estatutu hauetan zehazten diren helburuak lortzeko asmoz.

2. art. Asoziazioak nortasun judiriko propio eta independientea du, baita erabateko gaitasun juridikoa ere. Bere mugak legeek eta honako Estatutu hauek ezarritakoak dira.

3. art. Asoziazioaren helburuak ondorengoak dira:

a) Garapen bidean herriekin lankidetza lagundu, garapen ekonomiko edo sozialerako edota sentsibilizaziorako egitasmo eta programak sustatuz, finantzatuz edo kudeatuz.

b) Elkarlan deszentralizatuan Erakunde Lokaleen partehartzea bultzatu eta beraien arteko koordinazioa indartu.

c) Garapenerako Lankidetza eta nazioarteko harremanei buruzko aholkularitza egin Erakunde Lokaleei.

d) Garapen bidean diren herrien garapen sostengarria bultzako duten egitasmo eta programak lagundu, eta kasu kudeatu. Hau burutzeko irizpideak, berdintasuna eta lankidetza izango dira, hala nola kulturekiko eta komunitate bakoitzaren nortasunarekiko errespetua ere.

e) Kanpaina eta informazio egokien bidez, Garapen bidean diren herriekiko elkarlan egitasmoetan hiritarrek parte har dezatela eragin.

f) Erakunde Lokalen eta GGKE, elkartasun talde eta garapenerako lankidetzari lotutako beste instituzio edo erakundeen arteko harremanak eta elkarkidetza piztu.

g) Iparra-Hegoa harremanei buruzko eta garapen gaien inguruko informazioa lantzen eta hedatzen lagundu; bakarrik edota beste erakunde batzuekin batera topaketak, hitzaldiak, ikastaroak, mintegiak, kongresuak eta abar burutu eta sustatu.

h) Instituzio ofizial, entitate eta asoziazioen ahaleginak sustatu eta bultzatu, horrela nazioarteko ordenu ekonomiko berriaren sustapenerako iritzi-giro egokia landu ahal izateko.

i) Hegoaldeko herrialdeetan giza-eskubideek jasaten dituzten eraso larri guztiak Euskal Herritik salatuko dituen ahots etiko kolektiboa izan, ezarririk dauden legezko bideen medioz ordezkaritza politikoaren edozein esparrutan elkartasunaren eta elkarlanaren alde nolanahiko lege- edo erabaki-proposamen aurkeztu ahal izango duena.

4. art. Asoziazioaren egoitza, Goikoa Jauregia, Igentea Kalea 6, 20003 Donostia helbidean dago, baina Batzarrak helbide hori aldatzeko ahalmena izango du.

Bere helburuak garatzeko, Asoziazioak beste toki batzuetan ere establezimendu edo egoitza gehiago sor ditzake, baita atzerrian ere, Batzarrak hala erabakitzen duenean.

5. art. Euskal Fondoak iharduteko lurralde-eremuak Euskal Herri osoa hartzen du, eta helburu antzekoak dituzten nazio-, Europa edo mundu-mailako beste eremu batzuetako entitateekin konfedera daiteke.

6. art. Asoziazioa honako estatutu hauen bidez eraenduko da, beti ere Batzar Orokorrak onartu ondoren, edo honen ezean, asoziazioei buruzko legeriak.

 

Pribazitate politika
Erabilpen baldintzak

Goikoa Jauregia Ijentea, 6 20003 Donostia
Tel.: 943 428 508 Fax: 943 429 385